igaro espazioan eta denboran nabigatzen den prozesu sistemikoa garatzeko metodoa da, eraldaketa sustatzen duena etorkizun desiragarriak eraikitzeko. Eraldaketa gertatzeko, hiru espazio-palanka eta sei denbora-aroz osatutako metodoa garatu dugu. Espazioa, ekosistema bateko kideak elkartzen dituen eremua da. Denbora berriz, prozesuek bizitzen dituzten aroak.

Maitasuna eta boterearen artean dantzatu, sistemak konektatzeko.

Maitasunak batu egiten du, zaurgarria dena azalaratzen du, pertsonak konektatzen ditu. Baina maitasuna botererik gabe hutsala da. Botereak autorrealizazioa dakar, munduan egoteko toki bat, onarpen bat.

metodoak bi osagai hauek uztartu eta beraien oreka landuko duen prozesuak ahalbidetzen ditu, elkarrizketa sortzaileak garatu ahal izateko, eta oraindik irudikatu ezin ditzakegun soluzio berritzaileak topatzeko.

Boterea ez duenak boterea irabazi behar du, eta boterea duenak parte batean behintzat utzi, elkarrizketa sortzaileak posible egiten dituen maitasunean aritu ahal izateko.

“Maitasuna, bizikidetzan bestea onartzea da, bere horretan legitimatzea.” – Humberto Maturana

Konplexutasunean nabigatu, ikusezin zaigun horretara heltzeko.

Inguratzen gaituen errealitateen kontzientzia hartu beharra dugu, gertatzen denaren informazio eguneratua eta zehatza izan, sistema bere sakontasunean ulertu.

Ekosistema konplexuak ulertu nahi baditugu sistema horietan nabigatu behar dugu, eta bereziki gure entzute gaitasuna biderkatu behar dugu. Gure entzute gaitasuna gure sinismenak eteteko dugun gaitasunarekin korrelatiboa da.

Sistema batean eragiteko, lehenik eta behin sistema ondo ulertu behar dugu. Portaerak behatu; egiten dena eta egiten ez dena, esaten dena eta esaten ez dena… Azalekoa jaso, eta ezkutukoan murgildu.

“Pertsonek nahiko erabaki arrazionalak hartzen dituzte, duten informazioan oinarrituta. Baina ez dute sistematik urrunen dauden zatietan gertatzen denari buruzko informaziorik.” – Donella Meadows

+34 946 56 74 95
igaro@igaro.eus

+34 946 56 74 95
igaro@igaro.eus

Matxin 4, Bilbo
Koldo Mitxelena Plaza 8, Errenteria

Matxin 4, Bilbo
Koldo Mitxelena Plaza 8, Errenteria

© igaro, 2026. All rights reserved | by Marmarru Studio

© igaro, 2026. All rights reserved
by Marmarru Studio