Proiektuak > Abadiño Lagunkoia
Abadiño Lagunkoia
Abadiñoko udalerriaren lagunkoitasunari buruzko diagnostiko parte-hartzailea, adineko pertsonen ikuspegitik.
Adineko pertsonen interes eta lanketatik sortutako proiektua izan zen, Osasunaren Mundu Erakundeak abiarazitako «Adinekoekin Lagunkoiak diren Hiriak» programa oinarritzat hartuz. Diagnostiko parte-hartzailea burutu zen non talde eragilearen dinamizazio eta erraztean bidelagun izan ginen, baita prozesuaren baitako 40 pertsonatik gorako saioen diseinu eta erraztean ere. 2018tik aurrera ekintza puntualetan lagundu ditugu nagusiak, batez ere puntu lagunkoiak eta ez lagunkoiak identifikatzeko eta proiektuari ikusgarritasuna emateko kale ekintzak antolatuz. 2024. urtean diagnostikoaren eta ekintza planaren errebisioan ere bidelagun izan ginen.
Urtea: 2017-2018
Bezeroa: Abadiñoko Udala
Tipologia: Taldeen dinamizazio estrategikoa
Informazio gehiago: www.abadiño.org


