Proiektuak > Bagaztoz Dima
Bagatoz Dima
Dimako gazteak herria aktibatzeko plan estrategikoa.
Bagatoz Dima Dimako gazteekin batera garatutako parte-hartze prozesua da, herrian gazteentzako bizitza eta aukerak indartzeko helburuarekin. Prozesuak bi fase izan ditu: lehenengoan gazte plan estrategikoa landu da, gazteen behar, kezka eta nahiak identifikatuz; bigarrenean, fase horretan sortutako proposamenetako bat gauzatu da, ludoteka eta gazteleku zerbitzuen berdiseinuaren bidez. Modu honetan, gazteen ideiak ekintza eta proiektu zehatz bihurtu dira.
Urtea: 2024-2026
Bezeroa: Dimako Udala
Bidelagun: Marmarru Studio
Tipologia: Kosorkuntza eta parte-hartzea


