Proiektuak > Biherko Arratia

Biherko Arratia

Eskualdeko plangintza estrategikoaren garapena misioetan oinarritutako berrikuntzatik.

Eskualdeko plangintza estrategikoa misioetan oinarritutako berrikuntzaren ikuspegitik garatzeko prozesua izan da, eskualdeko eraldaketa sozial eta ekonomikoa modu kolaboratiboan bultzatzeko helburuarekin. Horretarako, eskualdeko udalak, hezkuntza-eragileak, gizarte-erakundeak eta bestelako eragile sozioekonomikoak elkarlanean aritu dira bederatzi hilabetez iraun zuen hausnarketa estrategikoko prozesu batean.

Prozesu horren emaitza nagusiak honakoak izan ziren: etorkizun partekatu baterako misio komun baten definizioa, lau inpaktu estrategikoren identifikazioa, eta misio hori gauzatzeko beharrezkoak diren bost proiektu eraldatzaile zehaztea. Proiektu horiek tamaina eta berrikuntza-maila desberdinetako ekimenak dira, baina guztiek dute lankidetza eta baterako garapena oinarri. Gaur egun, prozesua inplementazio-fasean dago, eta definitutako proiektuak aktibatzeko eta eragileen arteko lankidetza-sareak sendotzeko lanean ari dira.

Urtea: 2024-2025
Bezeroa: Errota Fundazioa
Tipologia: Egungo dilemei erantzuteko prozesuak eta metodologiak, Kosorkuntza eta parte-hartzea

+34 946 56 74 95
igaro@igaro.eus

+34 946 56 74 95
igaro@igaro.eus

Matxin 4, Bilbo
Koldo Mitxelena Plaza 8, Errenteria

Matxin 4, Bilbo
Koldo Mitxelena Plaza 8, Errenteria

© igaro, 2026. All rights reserved | by Marmarru Studio

© igaro, 2026. All rights reserved
by Marmarru Studio