Proiektuak > Bizi Igorren 2030
Bizi Igorren 2030
Igorre bizigarri, jasangarri eta parte-hartzaile baten alde lan egiteko prozesu irekia.
Igorre bizigarri, jasangarri eta parte-hartzaile baten alde lan egiteko prozesu irekia da. 2016ean hasi zen proiektua eta herriko adineko pertsonak izan ziren orduko protagonistak Igorre Lagunkoia ekimenean lagunkoitasunerako plan estrategikoa era parte-hartzailean eratuz, ondoren, 2021ean Eskolako Guraso Elkartea batu zen eta, azkenik, Bizi Igorren 2030 izan da proiektuaren fase berria, prozesua herritar guztiei zabalduz. Misioek gidatutako berrikuntza oinarri izanda, zaintza eta ingurugiroaren erronka konplexuen inguruan lan egin nahi izan da. Erronkei modu bateratu eta berritzailean erantzutea izan du helburutzat, Igorreko etorkizuna elkarrekin definitzea alegia. Zaintzaren misioari dagokionean, orain adineko pertsonekin lankidetzan nahi gabeko bakardadearen prebentzioan lanean ari gara, aisi-zentro baten definizio eta pilotajearen garapenean.
***Diseinu Inklusiboa gaiaren barruan Merit Award for young talents saria jaso duen proiektua (Shenzhen, Txina, 2019)
Urtea: 2016-2026
Bezeroa: Igorreko Udala
Bidelagun: Apitropik, Nola Arkitektura, Marmarru Studio
Tipologia: Egungo dilemei erantzuteko prozesuak eta metodologiak, Kosorkuntza eta parte-hartzea


