Proiektuak > Imajinazio Komunitarioaren zentroa
Imajinazio Komunitarioaren zentroa
Imajinazio komunitarioaren inguruko hausnarketa prozesua, Bergara imajinazio komunitarioaren herria izan daitekeen aztertzeko.
Bergara, jakinduria handiko herria izan da, eta tradizio historiko horri erantzunez garatu da. Jakinduriaz hitz egiten dugunean, imajinazio komunitarioaz ere hitz egiten ari gara, alegia, unean unean, eta testuinguru historikoaren arabera, komunitate batek etorkizuna imajinatu eta kolektiboki eraikitzeko duen gaitasunaz hitz egiten ari gara. Imajinazio komunitarioak existitzen ez diren imajinarioak sortzeko aukera ematen digu, edo egungo errealitateak eraldatu eta etorkizun posibleetan pentsatzekoa. Proiektuaren helburu nagusia Bergaran imajinazio komunitarioaren espazio bat egoteko baldintzak ematen diren aztertzea izan da, bertako eragileekin batera.
Urtea: 2024-2025
Bezeroa: Bergarako Udala, Etorkizuna eraikiz esplorazio dirulaguntzaren bidez
Bidelagun: Apitropik
Tipologia: Egungo dilemei erantzuteko prozesuak eta metodologiak, igarolab


