Proiektuak > Klik- Gazteak eta osasun mentala
Klik- Gazteak eta osasun mentala
Pantailaren erabilerak gazteengan duten efektuei aurre egiteko ikerketa eta sormen prozesua.
Gazteak egoera larria pairatzen ari dira teknologiaren erabilera eta osasun mentala dela eta, horregatik Arratiako guraso eta profesionalek gai hau lantzeko beharra identifikatu dute. Testuinguru honetan gazteekin eta eskualdeko irakasle eta eragile komunitarioekin landutako proiektua izan da. Parte hartze prozesu baten bitartez, imajinazioa eta lankidetzaz baliatuz, osasun mentaleko arazoen prebentziorako ideiak garatzea izan da helburu nagusia.
Urtea: 2025-2026
Bezeroa: Arratiako Udalen Mankomunitatea
Bidelagun: Arratiako Guraso Elkartea, Arratia BHI, CPI Juan Bautista Eguzkitza Meabe IPI
Tipologia: Kosorkuntza eta parte-hartzea


