Proiektuak > Kultur
Kultur
Lemoan aisi eta kultura sistemaren berdefinizio prozesua.
Lemoako Udala-rekin garatutako proiektu parte-hartzailea da, herritarrei aisialdi eta kultura arloko ekintzak eta zerbitzuak eskainiko dizkien gune berri baten diseinua eta herriko kultura- eta aisialdi-eskaintzaren berrantolaketa helburu izan dituena. Prozesuaren emaitzek oinarri izan dute Udalak eraikin berriaren diseinurako baldintza-agiria definitzeko. Horrez gain, herritarrez eta herriko eragile ezberdinez osatutako talde eragile batek hiru urtez jarraitu du proiektuaren garapena, zerbitzuen diseinuan, eraikinaren obren jarraipenean eta kulturgune berriaren identitatearen zein komunikazioaren definizioan parte hartuz, proiektu osoari ikuspegi komunitario eta kolaboratiboa emanez.
Año: 2016-2019
Bezeroa: Lemoako Udala
Bidelagun: Ojobuey
Tipologia: Kosorkuntza eta parte-hartzea
Informazio gehiago: www.lemoa.net


