Proiektuak > Zeanuri Patioak
Zeanuri Patioak
Zeanuriko eskolako patioaren eraldaketarako partaidetza prozesua.
Zeanuriko eskolako patioaren eraldaketarako parte-hartze prozesuan adin guztietako haur eta gazteen, gurasoen eta irakasleen nahi, behar eta proposamenak batu dira, patioaren eraldaketarako aurreproiektu arkitektoniko bat garatuz, Nola Arkitektura-rekin elkarlanean. Prozesuan zehar, haur eta gazteen motibazioa eta inplikazioa sustatzeko, haiek protagonista bihurtu dituen kontakizun partekatu bat sortu da; istorio horren bidez, informazioa eta erronkak pixkanaka aurkeztu dira, parte-hartze prozesu osoan zehar interesa eta jakin-mina bizirik mantenduz.
Urtea: 2024
Bezeroa: Zeanuriko Udala
Bidelagun: Nola Arkitektura, Ojobuey
Tipologia: Kosorkuntza eta parte-hartzea


